Eraikuntzaren ingeniaritza

Eraikitzen ari den proiektua.

Eraikuntzen ingeniaritza diziplina profesionala da azpiegitura hauen planifikazioaz, eraikuntzaz eta kudeaketaz arduratzen dena[1], adibidez: errepideak, tunelak, zubiak, aireportuak, trenbideak, instalazioak, eraikinak, presak, zerbitzu publikoak eta beste proiektu batzuk[2].

Ingeniaritza zibila arlo erlazionatua da, eta proiektuen diseinuarekin eta kalkuluarekin lotutako alderdiez arduratzen da. Eraikuntza-ingeniariek, ingeniari zibilen antzeko diseinu-alderdi batzuk ikasten dituzte. Ordea, sakonago aztertzen dituzte proiektuaren gunea kudeatzeko alderdiak eta proiektua gauzatzeko erabili beharreko estrategia (adibidez: eraikuntza-sekuentzia; egitura osagarriak; arriskuen azterketa egitura egiten ari den bitartean; aldamioen egiturei eta haien erresistentziari buruzko gogoetak; lauza eta hormen enkofratuen euskarriak; obrako elementu handien mugimendua eta doikuntza).[3]

Hezkuntza-mailan, ingeniaritza zibileko ikasleak diseinu-lanean kontzentratzen dira batez ere, lan hori analitikoagoa baita, eta karrera batera diseinuko profesional gisa bideratzen dituzte . Funtsean, horretarako, ingeniaritza-, kalkulu- eta diseinu-ikastaro ugari egin behar dira titulu egiaztatua lortzeko, herrialdearen eta unibertsitatearen araberako 4-6 urteko. Eraikuntzako ingeniarien hezkuntzak hurrengo ardatzak ditu: eraikuntzako langileen prozedurak, metodoak, kostuak, kronogramak eta kudeaketa. Haren kezka nagusia da proiektu bat garaiz eta nahi den kalitatearekin aurkeztea da.

Eraikuntza-ingeniari eta ingeniari zibilaren arteko aldea da, eraikuntzako ingeniaritzako ikasleek oinarrizko diseinuko ikastaroak eta eraikuntzako administrazio-ikastaroak hartzen dituztela.

  1. (Ingelesez) «Construction Operations» www.michigan.gov (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  2. (Ingelesez) «What Is Construction Engineering? Salary and Careers» Ohio University 2021-02-05 (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
  3. Giovanni C. Migliaccio, Len Holm. Introduction to Construction Project Engineering. (2018) 314 pag. ISBN 1138736589, ISBN 9781138736580

Developed by StudentB